martes, 31 de mayo de 2011

BIZKAIA MAITE

Bizkaia maite
atzo goizean ikusi zindudan
soineko xuriz jantzia
buruan orlegi, bihotzean sua
nere gogoaren ertzatik pasatzen.
Zure usain gozoa, lana,
amodioa, itsasoa,
nere baitan sartzen.
Atzo goizean entzun nuen
zure berbaren oihartzuna,
zure kantaren fereka,
bihotzean kilika
eta ohiartzunaren haunditasunean
murgilduz joan nintzen
jausika, hegaka.
Bart arratsean
arbasoen baratzaren ondoan
bertsotan eta dantzan
lotu zinen alai piper eta gatza
sabel emankorra.
Bizkaia maite
atzo goizean ikusi zindudan
soineko xuriz jantzia
buruan orlegi, bihotzean sua.
Olerkari
penatuaren gozo eta mina
amodio eta kanta
zure berba leun,
zure gatzaren bizia,
zure burdinaren goria dira gaur
neretzat aterbe.
Bizkaia maite
atzo goizean ikusi zindudan
soineko xuriz jantzia
buruan orlegi, bihotzean sua,
lirain, sendo, eder.

BILBO

miércoles, 13 de abril de 2011

SUKALDE KONTUAK

ESKOLARA joan nintzen
zentimorik gabe
handik etorri nintzen maitia
altxor baten gabe.
Txin, txin, txin, txin,
diruaren hotsa,
harexek ematen dit maitia
bihotzian poza. (bis)

Altxorrik ez omen da
zerutik erortzen
guri zabaldik baino
nagusiaren ametsa baino ez zen
Txin, txin, txin, txin,
diruaren hotsa,
harexek ematen dit maitia
bihotzian poza.

domingo, 10 de abril de 2011

KORRIKA 2011


Mingain zorroztuak ginen
Zuri, hori, berde eta gorri ginen
Barakaldon beterano ginen
Arriskua ginen, erromeria ginen
Su iraultzaile ginen
Enpresari eta sindikatu ginen
Lesbiana, hetero, gay ginen
Gehiegi izan ginen, nahikoa ez ginen
Euskalakari izango gara!
Pausoz pauso, gelditu barik
Pausoz pauso, maitatu, ari…
Pausoz pauso, euskalakari!
Eserita zer itxoiten zenuen?
Beldurtuta, nekatuta ote zinen…
Trena pasa da ta zu begira hemen
Ukabila ginen eta hitza ginen
Euskalakari izango gara!

jueves, 17 de febrero de 2011